Helbidea: Aita San Migel Plaza (Abadetxea), Iurreta Bizkaia. 48215
Webgunea: www.laixiarirratia.wordpress.com
E-Posta: laixiarirratilibrea@gmail.com
Telefonoa: 654 03 79 94
Laixiar irrati librea 2020-an Iurretako gazte talde batek sorturiko plataforma da. 2006-ko abenduaren 31 batean, Iurretako elkargune soziala zen Abadetxea erre egin zen tamalez. 2020. urtean, Iurreta Plazaratu izeneko herri ekimenak, Abadetxea zenaren errautsetan kultur eskaintzaren hazia landatu izan zuen eta honekin batera, herriko espazio soziokultural hau berreskuratu zuen, herriari berriro ateak irekiz. Laixiar Irrati librea, errauts hauetan landatutako hazien kimu bat da, herriko gazteen nahietatik abiatuta eta herrian dauden baliabide sozialak erabilita sortutako proiektua. Irrati hau era guztiz librean eraikia izan da, eta ateak parez pare zabalik ditu herriak erabili dezan. Laburbilduz, irrati herrikoi bat da eta herritik eta herriarentzat sortua.