Podcast: Play in new window | Download
Kirol Eskirol
Umorea, zirtoa, informazio freskoa eta musika ona lagun, KIROL ESKIROL saioan ordubeteko gozamena izango dugu. Kirola oinarri hartuta, eta kolaboratzaile-sare handiaren bidez, kirol munduan gertatutako kontu preziatu-berezienak ekarriko ditugu astero, guretik eta gurean. Elkarrizketak, berbaldi libreak, tertuliak… Ibon Burgoa izango da soinu-teknikari lanetan eta mikrofono aurrean, esatari, Jon Joseba Renteria, Jone Fernandez, Liher Barrantes eta Erlantz Ibargurengoitia. Iker Gurrutxagaren KRONIKA eta Bittor Beaskoetxearen SINADURA atalek puztuko dute saioa + sorpresa gehiago! KIROL ESKIROL; kirola erpin askotatik, Bilbo Hiria irratian