Podcast: Play in new window | Download
Lurra eta agujetak
Elikadura eta lurra lantzeari lotutako gaiak jorratzen ditugu podcast honetan, beti ere ikuspegi autonomo eta autogestionatu batetik. Autoekoizpenaz hausnartzen dugu, autoekoizpen kolektiboaz batez ere. Eta ez zaigu horrenbeste interesatzen kontu agronomiko teknikoez aritzea, baizik eta elikagaiak ekoizten eta lurra lantzen ari diren proiektuak ezagutaraztea eta elikadura eta ekoizpenaren arloan autonomia eta autogestioa lortzeari begirako ezagutzak partekatzea.
Podcastaren egileok ekoizpenaren arloan era autonomoan eta saretuan ari gara duela urte batzuk jada, eta esperientzia horretatik abiatu dugu proiektu hau. Izan ere, egiten aspaldi egiten ari gara, baina egiten dugun horrek, guretzat, egitetik haragoko esanahi eta zentzu politikoa du eta podcasta, hain zuzen, egiten dugun horren alderdi politikoari ekiteko sortu dugu. Halaber, gure modura beste hainbat egon badaudela badakigu eta, beraz, horiei buruz gehiago jakin eta ezagutza hori partekatzeko asmotik ere sortu dugu podcasta.