Podcast: Play in new window | Download
Patiyoko atzuak
Bi “atzon” arteko irratsaio magazina da, umoretsua eta ez-serioa. Albisteak, elkarrizketak, musika eta sormenarako tartea ere izango dituena.
Batzuetan, deigarrienak egin zaizkigun asteko albisteak komentatuko ditugu. Besteetan, sormenaren txokoan, abestiak, liburuak, artistak eta arte zein kulturarekin lotura duten gaiak jorratuko ditugu.
Gainera, saio guztietan lehen lerroan egoten ez diren pertsonak elkarrizketatuko ditugu, gai nagusi bat edo bi edo hiru, … oinarri hartuta.
Eta bukatzeko, astebururako plan proposamenak luzatuko dizkizuegu. Hori guztia musika eta gure abesti gustukoenekin lagunduta.
Zure belarriak gure ahots sentsualekin goxatu nahi badituzu eta, gainera, barre egin nahi baduzu badaukazu zer entzuna! Bi ostegunetik behin egongo gara zuzenean, 20:00tatik aurrera, 99.3FM edo arraio.eus webgunean.