PIPERPOLIS: “KASILDA, bukatzen ez den sua”, CASILDA Hernáez Vargasen bizitzan eta pertsonaian oinarritzen den antzezlana

Gaurkoan Goitibera teatroko Ander Basaldua eta Saioa Iribarren izan ditugu. “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzezlanaz mintzatu gara.  Ideia askeen defentsan bizia eman zuten emakumeei omenaldia egin nahi izan dute lan honekin.  Antzezlan honetan Casilda Hernáez Vargas emakume euskaldun iraultzailearen bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz. Casilda bere garaira aurreratutako emakume bat zelako. Sutea pizten duen txinparta. CASILDA Hernáez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak, guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar ideia libertarioren eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.

Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/200421_piper_kasilda_antzezlana.mp3

.

The post PIPERPOLIS: “KASILDA, bukatzen ez den sua”, CASILDA Hernáez Vargasen bizitzan eta pertsonaian oinarritzen den antzezlana first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA| Lehertu Gasteiz azken ekimenak, Sumendi espazioa kontrol polizial salaketa, Lasierra herriko proiektu energetikoa eta Armentia II gas putzua

ar. Api 20 , 2021