Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Beratsaingo (Atetz) Arantxa Ollo izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Atetzen jaio eta hazia, Gasteizen bizi da gaur egun han egiten baitu lan. Bailararekin lotura estua mantentzen du, dena dela. Bere bizitzako hamar kanten zerrenda ezagutu nahi?