Podcast: Play in new window | Download
1517an Martin Lutherrek bere 95 tesi ezagunak iltzekatu zituen Wittembergo elizan, Aro Modernoko gertakari garrantzitsuenetariko bati hasiera emanez: Elizaren Erreforma. Hurrengo 130 urtetan Europa protestante eta katolikoen erlijio guduen amesgaiztoan murgildu zen borroka horien gune garrantzitsuenetariko bat Frantziako erresuma izan zelarik, Ipar Euskal Herria serioski kolpatuz. Gertakari guzti hauen protagonista ditugu Joanna Albret, Enrique Borboikoa, Joannes Leizarraga… bezalako pertsonaiak.