Chick Corea jazz piano jole estatubatuarra pasa den otsailean hil zen Floridako Tampa hirian, 79 urte zituela. Corea jazz modernoaren eta fussion delakoaren maisua izan zen latin music-ek ere izan zuen eragina bere ibilbidean. Dozenaka musikarirekin lan egin zuen 55 urteko ibilbide oparoan. Gaur hiru kan tu berreskuratu ditugu: Now He Sings, Now He Sobs (1968), Zyryab (Paco de Lucíarekin, 1990), Excerpt from the First Movement of Heavy Metal (1978).
Paco Martinez, Paco Loco goitizenez ezaguna, Mexikon jaio zen baina Asturiasen egin zen musikari. Aspalditik Puerto de Santa Marian duen estudioan rock talde onenetako askok grabatu dute. Iragan abenduan Loco 2 liburu dibertigarria atera zuen. Hori dela eta, bere estudioan 2015ean Madrilgo Hinds talde indie-aren lehen lana Leave Me Alone ekarri dugu Soinugelara. Entzun ditugu Castigadas En El Granero, Garden eta Chili Town.
Gasteizko Iñaki Palacios txistulariaren hirugarren bilduma The Gael’s taldearekin grabatu du, Eskozia eta Irlandako musikari begira, baina gehienbat berak idatzitako kantu berriekin. Bertatik entzun ditugu: Baltik, That Boot is for Me eta We’ll Toast Together Again.
Bilbo eta Burgoseko musikariek osatutako taldea dugu Zimmerband, Bob Dylanen kantutegia egiten duena. 2016an osatu zuten grabazio bat, Dylanen 14 kantu erdaraz abestuta. Entzun ditugunak: Un simple giro del azar (A Simple Twist of Fate) eta Está bien mamá (That’s All Right Mama).
John Thurman Hunter edo “Long John” Hunter, Texaseko blues gitarra jole ospetsua izan zen.2016an hil zen eta 80 eta 90eko hamarkadetan grabatu zuen gehienbat, baina iragan udazkenean Blues Images-ek argitaratu zituen Memphiseko Sun estudioetan 1950ean erregistratutako 11 kantuak. Bertatik entzun ditugu: Miss Thelma Mae, Lost John’s Pinetop’s Boogie eta Back To Louisana.
Looking Through A Glass Onion – The Beatles Psychedelic Songbook 1966-72 CD hirukoitza argitaratu zuen Cherry Red diskoetxeak udazkenean. Bilduma horretan 68 kanta jasotzen dira, guztiak The Beatles taldearen bertsioak, Ingalaterrrako hainbat taldek 60ko hamarkadan eginak. Bertatik entzun ditugu If I Needed Someone (The Hollies), Got To Get You Into My Life (Cliff Bennett & The Rebel Rousers), Get Back (Linda Peters), The Fool On The Hill (Stone The Crows), Strawberry Fields Forever (Tomorrow ), She’s Leaving Home (Big Jim Sullivan), Taxman (Loose Ends), Help (Deep Purple) eta Strawberry Fields Forever (Design).
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Chick Corea, Hinds eta Paco Loco, Iñaki Palacios, Zimmerband, Long John Hunter, Beatles… first appeared on Bilbo Hiria irratia.