Aretxabaleta eta Arrasate artean kokatzen den taldea dugu Wood Strings. Pasa den asteartean gasteizeko Parral tabernan eskeinitako kontzertua eta haien lehenengo lanaren kaleratzea aitzaki, estudioan izan ditugu Paul, Asel eta Oier taldekideak. Gustora mintzatu gara haiekin taldeaz, grabazioaz, zuzenekoetaz eta etorkizuneko proiektuen inguruan.
Haiei esker mikrofonoetatik kanpo izan dugu Aretxabaletako herrian gauzatzen ari den proiektu kultural baten berri: Otalora 27. Honen inguruan gehiago jakiteko, ondorengo estekan dago ikusgai proiektuaren inguruko dokumentala. Gozatu! Gora Wood Strings!
The post “Ez gara etiketen zale, baina Punk Rock Cafe estiloa onartuko genuke” appeared first on Hala Bedi.