Podcast: Play in new window | Download
Lydia Zapata arkeologoa izan dugu gaur gurean, gizadiaren historian izandako iraultzarik handienaren inguruan hitz egiteko: neolitoa. Izan ere, duela 10 000 bat urte pasatxo gizakiak ehiztari-biltzaile izatetik ekoizle izatera pasa ziren, hots, euren baliabide propioak sortzera nekazaritzaren bitartez; honek aurrekaririk gabeko lurrikara ekarriko zuelarik gizadiaren hamaika aspektutan.