Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Arrarasko (Basaburua) Erruki Ezkurra Mariezkurrena izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Haurtzaroa Txantrean eman bazuen ere, txikitatik lotura estua izan du gure eskualdearekin, eta duela 13 urte bertara bizitzera etortzeko erabakia hartu zuen. Bere istorioa eta kantuen zerrenda ezagutu nahi baduzue, ez galdu gaurko saioa!