Obabako Testiguak #15 Genero-ariketak, feminismoaren subjektuak

Genero-ariketak‘ liburua aurkeztu dute Edo argitaletxekoek Hernaniko Biteri kultur etxean, errezitaldi, performance, musika emanaldi eta abarrez osatutako ekitaldi ezohiko batean. Transfeminismotik edaten duten testigantza eta gogoetaz osatutako liburuan jende askok hartu du parte, eta horietako zenbait elkarrizketatu ditugu: Isa Castillo, Amaia Alvarez eta Danele Sarriugarte lehenik, Kattalin Miner ondoren. Horrez gain, sail berria estreinatu dugu: Lander Arretxeak erreportajeak ekarriko dizkigu hilean behin. Oraingoan, musika eta literaturaren arteko harremanaz aritu da, tartean Ruper Ordorikaren eta Jon Benitoren hitzak sartuta. Elearazi atariko Garazi Arrulak hil honetan plazaratu dituzten Kubako ahotsen berri eman digu, eta ITU bandakoek lapurtu digute azken ordu laurdena, ohi dutenez.

On egin!

Hurrengo podcasta

MBIM-YORK BERRIA, LEHENDAKARIAREN HIRIA

ol. Urr 18 , 2013