Sindikal agendarekin abiatu dugu gaurko saioa, Ekhi Etxebarriak datozen egunetan dauden deialdien errepasoa egin du. Jon Las Heras eta Lluís Rodríguez ekonomialariek egindako ikerketak izan dugu hizpide Jon La Heras eta Jon Bernat Zubiri ekonomilariak. British Journal of Industrial Relations aldizkarian argitaratu duten ikerketa aztertu dugu, Europako herri guztietan greba kopurua jaitsi egin bada ere, Euskal Herrian logika ezberdin bat agertu da, hori ondorioztatu eta aztertu dute. Amazon Gipuzkoara iritsi da, hori aztertu du Jon Bernat Zubiri ekonomialariak, Mugatik gertu instalatzeko planak lehia eta tokiko saltokiak suntsitzearekin mehatxatzen du, lanaren ustiapena areagotuz eta Correoseko azpiegitura publikoak usurpatuz. Saioa bukatzeko Katrakakeko editore Nere Fillatekin berba egin dugu “Gu bai amazonak” kanpaina eta hausnarketak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.
The post LANAREN EKONOMIA: Greben eragina eta Amazonen estrategiak aztergai first appeared on Bilbo Hiria irratia.