Podcast: Play in new window | Download
Sekularen ordez gaur, menderatua kateak aldetik kentzeko ahaleginean, inertziaz mugitzen ez den hitzen bat bilatzen duenaren bisaia fosilizatua, gure herria euripean, mudantzarekin hasteko aginduen esperoan, elkar ikusi nahi ez eta elkar ulertu beharra, armadunak ateak kolpatzen, zementu lurrinez estalitako teknokratak haien gorbatak estutuz, lagun ezagun eta ezezagunak atxilo daramatzatenean, amorruz betetzen gaituzten irribarre koldarrak egunkari azalak betetzen, inertziaz mugitzen ez den hitzen bat harrapatu nahi lukeenaren tema, taberna izkinetako hizketaldiak, kobazuloaren irteera nondik den jakin gabe oinez, oihu bat, lau pareta, handik urte batzuetara bueltan etorriko den okada jasangaitza, sekularen ordez gaur, etsiaren ordez adorea, zalantzaren lekuan konbikzioa marrazten duen mugimenduren bat, hau ez den beste hura, norabait abiatzeko imintzioren bat sikiera.
One thought on “Sekularen ordez gaur”
Comments are closed.