Sindikal agendarekin abiatu dugu denboraldiko azken saioa. Egitura atalean Maitane Jaio eta Endika Alabort ekonomialariek @Shine_McShine-ren bi hari oso onak erabili ditut, gezurrak desmuntatzeko. 1) Langile mileurista batek Estatuari milioi erdi euro ordaintzen du zergen bidez; 2) Sektore pribatua sektore publikoa baino eraginkorragoa da, gai bi horren inguruan argibideak eman ditugu. Koiuntura atalean Endika Alabortek autogintza industriaren inguruko analisia egin du. Azken asteetan alarma guztiak piztu dira. Gasteizeko Mercedes eta Iruñeko Volkswagen euskal ekonomiaren zutabe nagusi bat dira, etorkizun hurbilean gertatuko ahal eta beharko zuenaren inguruan hausnartu dugu. Bukatzeko Amaia Lerkunberrik etxebizitzaren egoeraren inguruko datuak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.
The post LANAREN EKONOMIA: Autogintza bidegurutzean eta etxebizitzaren egoera first appeared on Bilbo Hiria irratia.