Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Larraintzarko (Ultzama) Iñaki Larraiotz izan dugu protagonista: musikaria afizioz eta ingeniaria ofizioz. Eremu eta La Betty Traban taldeetan aritu ondoren, 2018an Larra Bideak bakarkako proiektua musikala atera zuen. Egun, grabaketa estudio propioa sortzen ari da Larraintzarren bertan. Bere istorioa eta kantu kuttunak ezagutu nahi?