Podcast: Play in new window | Download
Urriaren 15ean hasiko da “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren nazioarteko jaialdiaren hamabigarren edizioa. Ez ohiko urte honetan eutsi egin diote genero-oreka duen programazio bat eskaintzeko konpromisoari. Bilbotik harago beste hainbat lekutan antolatu dituzte emanaldiak. 84 lan ikusi ahal izango dira urriaren 15etik 22ra bitarte, garapen jasangarria, genero-berdintasuna, kulturartekotasuna eta giza eskubideak ardatz dituen jaialdi honen baitan.
Aurtengo edizioari buruz hitz egin dugu Gorka Lopez Garamendirekin, KCDko kidearekin.