“Oraindik ere lanean jarraitzen dugu erantzukizunak eskatzeko”

Izan Bidea dinamikak indarra hartu du udan zehar, milaka kilometro egin dituzte euskal herritarrek presoen egoerari irtenbidea ematea eskatzeko. Datorren erronka ere ezarri du Sarek: urriaren 3an, 650 mendi tontor egitea.

Halere, ikasturtea berri lazgarriekin hasi da, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzarekin, hain zuzen ere. Mobilizazio ugari egon dira egunotan salbuespen legediarekin amaitu eta espetxe politika aldatzea eskatzeko, besteak beste.

Sareko kide Inaxio Oiartzabalekin hitz egin dugu espetxeetako oraingo egoeraz, udaz, ikasturte hasieraz, eta hemendik aurrerako erronkez. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

ARGIA AURRERAPENA | Okupazioa ezkerraldean, Amarauna Ziordian, eta erditze errespetatua

og. Ira 10 , 2020