IRRATIEN TARTEA | Kirol jardueretako langileen greba, ostalaritza bizirik, Martin Villaren deklarazioa, eta eraso matxista, Hala Bediren eskutik

Arabako kronika egin dugu Irratien tartean Hala Bedi irratiko Aimar Gutierrezen eskutik. Gasteizko sorosle eta kirol jardueretako langileek iraila hasieran hasitako greba mugagabearen berri eman digu, eta baita ostalaritzako langileek joan den astean egindako mobilizazioaren berri ere. Honetaz gain, Martin Villa ministro frankistra ohiaren deklarazioaz ere aritu zaigu. Azkenik, Gasteizen izandako eraso matxista eta honen salaketa azaldu dizkigu.

 

Hurrengo podcasta

Jokin Zubiria (LAB): "Itzulera seguru eta adostua eskatzen dugu, baina Lakuak entzungor egiten du"

ar. Ira 8 , 2020