Podcast: Play in new window | Download
Musikari, abeslari, kantautore, baina batez ere artista gaztea dugu Julen Leturiondo. Ibilbide laburra duenik esatera ez gara ausartzen; txiki-txikitatik han eta hemen aritu baita musikan oinarritutako zenbait lan egiten eta oraingo honetan bakarkako bideari heltzea erabaki du. Estudiora gerturatu zaigun honetan, bere bisita paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu. Artista bertatik-bertara ezagutu eta eginiko lan guztiak xehe-xehe errepasatu ditugu.
Hori gutxi izango balitz, “Que me corten la cabeza” singlea ere entzun dugu elkarrizketaren tartean eta behin eta berriz entzuten jarraituko dugun inolako zalantzarik ere ez daukagu. Gaurkoan ondo frogatuta geratu zaigu, artista honek baduela talentu itzela eta hemendik aurrera ere, gehiagotzan entzungo dugun izen bat izango dela Julen Leturiondo bera.