Xabier Crehuet

MIKROAREN BI ALDEAK – Xabier Crehuet kantautoreak inoizko elkarrizketa bereziena eskaini du

Ez da gutxi ezagutzen delako, baizik eta gutxi ezagutarazi dugulako horrelako trebezia duen artista gaztea. Oso txikitatik izan du musika gustoko Xabier Crehuet kantautore ordiziarrak. Trebatzen eman duen ibilbide luze eta zabalean, zenbait erreferente izan ditu berak, baita oraindik ere noski. John Lennon bezalako artistak esaterako, txiki-txikia zenetik mirestu izan ditu eta hauen ibilbideak, garrantzia handia lortu du artistaren egunerokotasunean.

Ostegun honetan Ataun Irratiko estudioetara gerturatu zaigu Crehuet eta bere ibilbidea gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea aprobetxatu dugu. Ordiziarrak orain arte kaleratu dituen lanei erreparatu eta baita hemendik aurrera dituen asmoak zeintzuk diren ezagutu ere.

Hau guztia gutxi iruditzen baldin bazaizu, kantu bikain bat eskaini digu zuzenean. Bere gitarrarekin batera, irrati saio batean, bera izan da kantu bat zuzenean eskaini duen lehen artista.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Lucky Peterson, Anari + Thalia Zedek, Lucinda Williams, Michael Cleveland, Bela Fleck African, La Topadora, Lee Perry...

al. Uzt 27 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan