SOINUGELA: Eric Burdon eta The Animals, Hayseed Dixie, Redon + Gomez, Little Richard, Zea Mays, Dylan, Igor Arzuaga

Gaurko urrezko kantua Kea izan da, joan den udazkenean Zea Mays taldeak Atera izeneko bilduman. Aiora Renteria euskal kantagintzan ahotsik eta mirestuenetakoa dugu. Disko honetatik beste abesti bat ere entzun dugu, Zintzilik hain zuzen ere, Sarriren hitzekin egindakoa.

1966an Newcastleko The Animals rock-blues taldea desegin zen, bi urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean. Urte berean, Eric Burdon kantariak musikari berriekin berpiztu zuen taldea eta Kaliforniara joan ziren. Bertan, 1967-1968 tarteko proposamen sikodelikoa eskaini zuten eta lau LP grabatu zituzten. Aurten diskografia oso hori kutxa batean argitaratu dute eta guk kantu esanguratsu batzuk aukeratu ditugu hortik Soinugelarako: San Franciscan Nights, Good Times, Monterrey, Sky Pilot, White Houses, St. James Infirmary eta I’m an Animal.

Igor Arzuaga kantari-kantugile laudioarrak Menditik jaitsi ginen grabazio berria udaberrian kaleratu zuen. Gaurko Soinugelara kantu eder parea ekarri dugu: Gorbeia eta Paris.

Bluegrass musika apur bat ere izan dugu gaur Soinugelan. Jean Marie Redonek eta Lluis Gomezek Una más izeneko grabazioa aurkeztu dute. Bertatik kantu pare bat entzun ditugu: Fugint de Barcelona eta Up and Down. Jarraian, AEBetako Hayseed Dixie taldearen kantu bi dastatu ditugu: Tainted Love eta Dancing Queen.

Azkenik, Little Richard handiari beste omenalditxo bat egin diogu, bost kantukoa: Tutti Frutti, Long Tall Sally, Keep on Knockin’, Good Golly Miss Molly eta Freedom Blues. Bide honetatik, Little Richard-en kantutegiarekin lotura zuzena zuten bi kantu: Rock’n’roll (Led Zeppelin) eta Travellin’ Band (Creedence Clearwater Revival).

 

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Muse x 1

al. Uzt 13 , 2020