Podcast: Play in new window | Download
Irratsaio hasieran munduko kultur ondareak jasaten ari den espolio eta galeraz hitz egin dugu. Besteak beste nola Grezian brontzezko estatuak lapurtzen ari diren metalarekin dirua lortzeko.
Kolaborazioetan Etor Telleria arkeologoak Saharan egin berri dituzten lanen inguruan hitz egin zigun.
Bestetik Naroa Anabitarte antropologoarekin bikulturalismoaz eta bilinguismoaz hitz egiteko parada izan dugu. Txepetx-en hizkuntzen ekologiari buruzko teoriez hitz egin digu, diglosi egoerez etab… Txepetx-en aburuz bi hizkuntza dauden lurralde baten hiztunak beti joko du erabilgarria den hizkuntza erabiltzera, eta ondorioz hizkuntza ahulena desagertuz joango da ezinbestean. Teoria honen inguruko liburu dibulgatibo eta oso interesgarria Xamarrek atera zuen 2002an: Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz.