POTTO: OROZKO ETA BILBON IZAN BEHARREKO SAIOAK BILLABONATIK

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko POTTO bertso-bazkaria, akabuan bermut-saio bilakatua (Andoni Egaña eta Alaia Martin). Saio horietako bertso hautatuak dira entungai, aukeraketa diktatorialean. biba el berso!

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Birds on a Wire, Ana Alcaide, Lucinda Williams, Caetano Veloso & Ivan Sacerdote...

ol. Mai 29 , 2020