Podcast: Play in new window | Download
Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoandiko induskariak edo “pikapiedrak”. Beraien etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta Ekiñe bolondresei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoandiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu.
Uztailaren 20an izango den bixita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. Elkarrizketako azalpenak bertatik bertara ikusteko aukera ez galdu!