LUR ETA MURMUR: Arrantza COVID19 garaian

 

Orokorrean arrantzari buruz gutxi badakigula aitortzen dugu, baina konszienteak al gara arrantzaleek  gaur egun bizi duten egoeraz? Zein egoeratan zeuden gure itsasoak pandemiaren aurretik? Nola markatzen da gure mahaietara iristen den arrainen prezioa?

Itxialdian daramatzagun egunetan, arrantzari buruzko hainbat berriak zein iritzi artikulu argitaratuak izan dira ohiko hedabideetan, baina biralizatu direnak Laredo edo Getariako portuetan arrantzatutakoagatik ordaindu zaien miseria salatzen duten bideo batzuk izan dira: 60 eta 15 zentimo bokarta kiloko, hain zuzen.

Horrelako egoera eskandalagarrien aurrean asaldatzen gara guztiok baina….zelan heldu gara egoera honetara? Zer-nolako egiturak-sistemak ahalbidetzen du egoera hori? Ba al dago alternatiba?

Honetaz arituko gara gaurko irratsaioan Ondarroa 12 milia elkartearen eskutik. Arrantza jarduera jasangarria izan dadin arrantza politika aldatzeko eskatzen ari da azken urteotan Ondarroa 12 milia elkartea.

Honetaz hitz egiteko Leo Belaustegi eta Aitor Leiza elkarrizketatuko dogu, arrantzaleak eta Ondarroa 12 milia elkartearen kideak. Haiek urrunago begiratzen lagunduko digute, zeruertzerantz.

Hurrengo podcasta

ULU-ULU KLUBA #52 PABLO MERCHANTE entrevista

og. Api 30 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan