Maite (Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea): “Autonomia bilatzen dugu, baina ez indibiduala, kolektiboa baizik”

Bi urte daramatza Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak martxan, elikadura sare herritarra sortuz Galdakao eta Larrabetzu artean. Erosketa kolektiboak egiten dituzte eta elikagaien autoekoizpen komunalean sakontzen dabiltza, taldeko kideen artean elkartasun ikuspegi batetik banatuz, eta ez merkantzien truke gisa.

Egoera berezi honetan, gainera, ekimen berri batzuk jarri dituzten abian, garai hauetan gehiago azaleratzen ari diren arazo batzuei aurre egiteko. Etxebizitza, lan mundua edota gehiegikeria polizialarekin arazorik izanez gero, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak herritarren artean laguntzeko baliabideak jarriko ditu martxan.

Maite, proiektuko kidea, izan dugu gaur Hizpidean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Estoniako soinuak

og. Api 30 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan