Podcast: Play in new window | Download
BidEHbat ekimenak egunotan gurutzatu behar zituen Uxue, Erriberri eta Tafalla, Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeek antolatutako gazte martxaren baita. Egungo egoera dela eta, “lehentasunez bizitzak” aldarriari jarraiki, bertan behera utzi zuten ekimena, baina egunotan eman dute jakitera forma berria harturik, sarean aurrera eramango duten egitarau antolatu dutela apirialren 8tik 12ra bitarte. Ernaiko bozeramaile Izar Hernandok azaldu dizkigu nondik norakoak. Entzun hemen!