ATALKA – Zinema Itsua – Zientzia-fikzioan mugarik ez

Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean ere, distortsionatuta sentitu gara inguratzen gintuen guztia betikoa ote zen zalantzan. Dena antzaldatu da!

Oso genero zabala da zientzia-fikzioa, baina guk aukeraketa bat egin dizuegu. Hortaz, denetarik duzue aukeran: drama, abenturak, thrillerra, umorea, maitasuna… Baina guztia zientzia-fikzioak barnebilduta. Hala ere, egia da elementu batzuk errepikatu ere egiten direla: giro iluna, espazio-ontziak, jarraipenak, engainuak, irudi pentsaezinak… Irakurri baino, hobeto ikustea, ezta?

Esperimentatu nahi baduzu, entzun Zinema Itsua.

Hurrengo podcasta

Nahi Alkorta (Sabeletik mundura): "Gehiago kezkatzen nau ondoren zer gertatuko den gure harreman sozialekin"

ol. Api 3 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan