Podcast: Play in new window | Download
The Staple Singers kantariak 50eko hamarkadan hasi ziren gospel sutsua egiten eta gaur oraindik Mavis Staplesek jarraitzen du lanean. Guk gaurko saiorako 1962-1968 tartea aukeratu dugu. Urrezko kantu legez Stephen Stills-en For What It’s Worth aukeratu dugu. Jarraian, Buffalo Springfield-ek grabatu zuen abestiaren jatorrizko bertsioa entzun dugu, gero, The Staple Singers-ekin jarraitu eta haien kantu batzuk entzun ditugu: Old Time Religion, Motherless Children, Masters of War, This Train, John Brown, People Get Ready, Power of Love, What the World Needs Now is Love eta We Shall Overcome.
Irlandako Lankum laukoteak hirugarren bilduma aurkeztu du, The Livelong Day izenekoa. Bertan, herri kantak zein eurek idatzitakoak daude, eta guztiak folk sikodelikoaren eremura eraman dituzte. Entzun ditugun kantuak: Katie Cruel eta The Young People.
1973an Roger McGuinnek The Byrds taldea desegin eta bi urtera, berriro elkartu ziren 1965ean taldean egondako bost musikari. Gene Clark, David Crosby, Chris Hillman, Michael Clarke eta McGuinn bera. Grabazio bakarra egin zuten orduan eta guk gaur disko hartako bost kantu entzun ditugu: Full Circle (Gene Clark), Born to Rock’n’roll (Roger McGuinn), Cowgirl in the Sand (Neil Young) eta Long Live the King (David Crosby).
Athens, Georgiako Drive By Truckers AEBko taldeak aurten ere The Unraveling izenpean protest rock grabaketa ezin ederragoa aurkeztu digute. Aurrekoa, American Band, 2016an egin zutenean, Trum Etxe Zurirako bidean zen. Orain, gauzak gehiago okertu egin dira mundu osoan eta Patterson Hood eta Mike Cooleyren taldeak disko sutsua ekarri digu. Bertatik entzun ditugun kantak: 21st Century USA, Thoughts And Prayers eta Awaiting Resurrection.
https://www.youtube.com/watch?v=iF27wOibEMw