SOINUGELA Bluegrass saio berezia: Tony Trischka banjo jolea Euskal Herrian, Howdy taldeko kideekin solasean

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, jendeak banjoa jotzen ikasteko. Gaur, bere ibilbidea aztertu eta hainbat doinu entzun ditugu: Dust on the Needle (1981), John Henry (1981), Purchase Grover (1983), Beatles Medley (1992), Alfa Ya Ya (1993), Fox on the Run (2007), Celtic Medley (2008), Do Re Mi (2014), 3rd Stone from the Sun (1996).

Howdy (Zelan?) taldea orain hiru urte sortu zen bluegrass eremuko musika jotzeko. Gaur taldearen hiru partaide izan ditugu Soinugelan, euren musikaz hitz egiteko eta kaleratu duten disko berria entzuteko. Urbil Artola (dobroa), Gorka Arranz (gitarra) eta Jose Mari Pulido (banjoa) etorri dira euren kantuak azaltzeko. Howdyk grabatu duen disko honetan 12 doinu ageri dira, denak eurek idatzitakoak, eta eskusoinu txikia ere erabiliz oso bluegrass musika berritzailea lortu dute. Entzun ditugun kantuak: Sweet Smile  from the East, Sometime You Love to Learn to Die, Bidean zehar, Titi’s Breakdown,  Fire’s Waltz, 12th Side of a Dime, Lovise eta Olly.

Hurrengo podcasta

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Eurocopa honi ez! dinamika eta hezeguneen I. eguna

ig. Ots 23 , 2020