Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, duela urte mordoxka batetik Erason (Imotz) bizi den Madali Carpintero Navarro izan dugu saioko protagonista: Iruñean jaioa, Gasteizen ikasi eta gero berriro Iruñera mugitu zen, baina duela 16 urte ingurutik bizi da gure eskualdean, herri txiki batean bizitzeko hautua egin zutelako. Bere gazte garaian bizitakoez, egin dituen bidaiez (Irlanda, Portugal, Saharako errefuxiaten kanpamentuak…) eta beste hamaika kontuz aritu gara berarekin. Entzun eta gozatu!