Podcast: Play in new window | Download
Urtarrilaren 11n, larunbat honetan, Bilbo eta Baionako kaleak betetzera deitu dute Sarek eta Bake Bideak, espetxe politika aldatu eta urrunketarekin amaitzeko, besteak beste. Madril eta Pariseko gobernuei eskaera zehatzak luzatu, eta gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituen aldarriak kalera ateratzeko deia egin dute deitzaileek. Sareko Inaxio Oiartzabalek azaldu duenez, “orain da momentua, noiz bestela?”. Entzun hemen!