Podcast: Play in new window | Download
Urteko azken POTTO saioa airean dago jada!
Hementxe duzue, buru-belarrien gozagarri, Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala.
Donostia Arenan kantatutako bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik. 8kote handia izan zen kantuan eta buruz burukora Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi heldu ziren; txapela Añorgara joan zen, ostera ere.
Bejondeizula, Beñat! Biba zu!!
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanei kasurik ez.
2020an ere elkartuko gaitu bertsoak!
Potto berri on
Gaiztoak izan