Podcast: Play in new window | Download
Sisteman ataka sortu nahian, bizitzak erdigunean jarriko dituen proiektuaren baitan beste espazio bat okupatu dute Gasteizko emakume, trans eta bollerek. Urtebete igaro da Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik, eta otsailean desalojatuak izan ondoren, Korreria kaleko 33. zenbakia okupatu dute oraingoan. Duela aste batzuk ireki zituzten ateak, eta dagoeneko hainbat proiektu martxan jartzen ari dira. Talkako bi kiderekin hitz egiteko aukera izan dugu, esku artean dutena hurbilagotik ezagutzeko. Entzun hemen!