“Zugzwang” diskoa kaleratu berri du Willis Drummondek

Willis Drummond talde lapurtarrak azken lana aurkeztu berri du, Zugzwang deituriko 10 kantuz osaturiko diskoa. Xan, Jurgi eta Felix izan dira gure estudioetan, lan honen nondik norakoak azaltzen. Laster, zuzenekoak ere eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Ostegunean, esaterako, Durangoko Azokan entzuteko aukera izango dugu, eta ondoren, urtarrilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian, eta urtarrilaren 31an Miarritzeko Atabal aretoan izango dira.

Entzun hemen haiekin hitz egindakoa!

 

Hurrengo podcasta

k r o m a #1

lr. Aza 30 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan