ANTXOEN BERTSOA (96) – gbtx19 Arrasate

Bertso gilda kitzikagarria zuen zentzumenentzat!

Bi astez huts egin ostean ANTXOEN BERTSOA berri bat osatu dugu KKinZonako arrainontzi miragarrian.

Aste honetan gbtx19ko finalaurrekoak errepasatzen hasi gara. Arrasaten ospatu zen saioa izan dugu hizpide eta hainbat bertso entzuteaz gain, bertsolari protagonista batekin hitz egin dugu. Eñaut Martikorena hernaniar gaztea izan dugu gurekin eta ahoan bilorik gabe aritu da. Esker mila hire prestutasun eta zintzotasunagatik!

Bertsoren bat bidali nahi badiguzue eskertuko genuke. Gainera, saria segurua da. Bidali info@kkinzona.eus helbidera edo abestu erantzungailuari 943038741

Hurrengo astean kantu eta kontu gehiago.

glu glu glu glu

Hurrengo podcasta

Ura hizpide gaurko Zinema Itsuan

og. Aza 28 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan