Podcast: Play in new window | Download
Zea Mays taldeak ostiralean aurkeztu zuen lan berria Atera deiturikoa. Ezagutzen genituen aurrerapen kantu batzuk, baina dagoeneko badugu lan berria esku tartean. 10 kantu berri eta Zintzilik kantua Gure oroitzapenak bildumarentzat eginiko kantua gehitu dute. Arin esaten da baina taldearen hamargarren lana da Atera. 20 urteurrena era pasata du taldeak. Ekoizle berriarekin lan egin dute lan, Carles Campon Campi , berak ekarri ditu aldaketak, talde kontzeptuan lan egin eta elkarrekin egonaldi batean grabatzea proposatu zizuen. Eta horretarako Garate estudioa hautatu duzue. Hainbat kontzertu iragarri dituzte jadanik. Abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian izango dira, urtarrilaren 25ean Iruñeko Zentral aretoan. Otsailean berriz Euskal Herrian momentuz bi kontzertu emango dituzte, hilaren 8 Donostian, Dabadaba aretoan, eta 15ean Gasteizeko Jimmy Jazzen. Estatu osotik diskoaren bira egiteaz gain, Amsterdam, Berlin eta Paris bezalako hiriak ere bisitatuko dituzte.