Podcast: Play in new window | Download
Garabide elkarteak, ekimen ugari antolatu ditu aurten, Nazio Batuen Erakundeak 2019 Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu izanaren bueltan. Oraingoan, Garabide eta EMUN Mexikon nawat komunitatearekin hizkuntza lankidetzan ari dira.
Bertako TOSEPAN kooperatiba taldeak aurrera daraman hizkuntza planaren baitan bertan daude bai Garabide eta baita EMUNeko kideak, Mexikoko nawat komunitatearekin.
Egiten ari diren lana hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu Garabideko Gatxiren eskutik. Orain arte egindako lana, bertako egonaldiaren helburuak, bilakaera eta konpartitutako esperientziez aritu gara, besteak beste.