BERBAZ: Rafa Santamaria, dentista orohartzailea, ahotik osasun betera, dentosofia.

Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte.

Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz eta dentistak atzerrira lan bila joan behar, jendeak arreta gehiago jartzen diola gaur egun ahoari, informazioa zabaldu eta lehengo medikuarekiko urruntasuna murriztu dala, gain-tratamendua kalte dela,… ) heldu gara momentu baten galdetzera, zer egin dezake norberak ahoko osasunaren alde? Eta oinarri-oinarrizko kontu batzuk azaldu dizkigu Rafak, aurrezaintzan indarra jarriz:

jaio-barritatik eta aginak atera arte (urte bi egiin arte, gehienez, “La Liga de la Leche-koak kontra azalduko bazaizkit ere, parka!” ) titia hartzearen onura eta aurrerantzean dendako behi-esnea eta bazter utzi

gauza gogorrak eta gordinak (fruitu lehorrak, erremolatxa, azanarioa, sagarra, oloa,…) jatea eta aginez ondo zatitzea, gure tresnak ondo erabiltzea baita tresna horiek bizi mantentzeko modua

ondo, astiro, xehe-xehe murtxikatzea, otorduak egunean zeharreko etenaldi pausatsuak bilakatuz

sudurretatik arnasa hartu eta botatzea, aginak ondo garbitzea,…. horretaz apenas izan dugun astirik berba egiteko, hainbat adibide eta arrazoibide zehatzetan ibili baikara gustuz.

Dentosofiari buruz ere galdetu egin diogu, labur, bukaeran. Rafa eta beste askok aspalditik hartu izan dute ahoa hobetzera datorrena pertsona oso gisa, eta psikea, arima, emozioak eta gorputza elkarri lotutako osotasun gisa. Ori oso argi izanda, hortxe hasten gara hobetzen. Eta Michel Montaud-ek izena emandako bidea hor barrena doa. Bada norbere barruko lana eginda, aktibadore izeneko kautxozko eta ahoaren neurrirako gailuaren laguntzaz ahoko jarrera eta arnaskera zuzentzea, eta horrekin, alde psiko-akeftiboa nahi dugun tokira zuzentzea ere bai, denboran ekinez gero. Dentosofia esaten zaio bide horri, eta hurengo baten sakon helduko diogu, araiz!

Kantak:

Izarren hautsa (Mikel Laboa)

Erreferentziak:
Dentosofia (Michel Montaud)
Abando Hortz Klinika

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Tristtan Mourguy musikariak “Sargia” lana aurkeztu digu

al. Aza 4 , 2019