KORRIKA 21: 6.eguna

Korrika 21ek Sakanan ekin dio bere 6. egunari, eta hain zuzen ere, Altsasun bizi izan da une gogoangarri horietako bat, Altsasuko Gurasoek lekukoa hartu dutenean gazteekiko elkartasun eta justizia aldarriz bete da herria eta Sakana osoa.

Argitzerako Araban sartu da Korrika. 8:00ak aldera heldu da Agurainera. Bertan jendetza batu da Klika egitera eta Korrikari harrera beroa ematera. Ondoren, Arabako Mendialdean barrena sartu da: Birgara, Maeztu, Atauri, Kanpezu… Dantzaz eta festaz bete dute bidea eskualdeko euskaltzaleek.

Arratsalderako iritsi da ekimen erraldoia Errioxara. Iekora izan da lehenengo herria eta bertan hainbat traktore ikusi ditugu euskararen aldeko ekimen erraldoian. Lantziego, Bilar, Guardia, Samaniego… eta eskualde osoa sartalderantz zeharkatuta “Aro Berriari Klika” ekitaldia izan da Bastidan, euskalgintza eta erakundeen arteko elkarlanaren mugarri eta erakusgarri. Herri gogoa badela argi geratu da, baina konpromiso indibidualez haratago, erakundeek eta euskalgintzak elkarrekin eta elkarlanean, lidergo partekatuan jarduteko beharra azpimarratu da ekitaldian. Hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko konpromisoa bere egin dute sinatzaileek.

All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×102 – Ketesnuko

ar. Api 9 , 2019