KORRIKA 21: 3. eguna

All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus
All-focus

KORRIKA 21: 3. Eguna

Gaua Pirinio aldean gaua pasa eta elurpean ibilita, Korrika 21en lehenengo asteburuan iritsi da Korrika Lakabe herri okupatura. Bertako herritarrek ongietorria eman diote kolorez eta irribarrez beterik.  Maldan gora eta behera jarraitu du Korrika 21ek eta, Zazpe eta Nagoretik pasa ostean iritsi da “Klika” erraldoia Agoitzera. Han jende andanak egin du bat euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin. Karmele ezagutzeko aukera ere izan dugu, eskualdeko euskaltzalea, furgonetatik bere ahotsez eta irrintziz indarra transmititu die korrikalariei.

Arratsaldeko 16:00etan iritsi gara Iruñeara, 21. Korrikak igaroko duen lehen hiriburura. Donibane auzoko Korrika Batzordeko kideekin antolakuntzaz eta Korrikak sortzen duen zirraraz mintzatu gara. Bidean hainbat aldarrik eta herri mugimenduk egin dute Korrikarekin bat: Iruñeako Peñak, presoak, aldarri feministak, errefuxiatuak, Altsasuko Gazteekiko elkartasuna… Alde zaharrera iritsi eta Korrikak txiki utzi ditu plaza eta kale guztiak.

Iruñea atzean utzita Uharte, Zabaldika, Zuriain eta Zubiritik igaroko da Korrika eta iluntzean Pirinio aldera itzuliko da: Agorreta, Erro, Aurizberri, Auritz, gauerdian Orreagara heldu arte. Hala jarraituko du AEKren aldeko lasterketa erraldoiak hurrengo egunetan apirilaren 14an Gasteizera heldu arte.

Hurrengo podcasta

AHUTNZAREN GAUERDIKO EZTULA: Ahuntzok ere Klika!

ig. Api 7 , 2019