Podcast: Play in new window | Download
Bilbo Hiria irratiari ez dio lizentziarik eman Eusko Jaurlaritzak. Duela gutxi jakin genuen Eusko Jaurlaritzak Araba Bizkaia eta Gipuzkoan FM bidez emititzeko 17 irrati lizentzia esleitu dituela behin betiko. Jaurlaritzak berak 2012an deitu eta ondoren bertan behera utzitako lehiaketari balioa eman dio orain, orduan onuradunak ziren egitasmo guztiei lizentziak behin betiko emanez. Bitartean, Bilbo Hiriak, irabazi asmorik gabeko irrati euskaldunak lizentziarik gabe jarraituko du Eusko Jaurlaritzak irratien ganorazko deialdia egin ezean, eta ez du ematen egingo duenik. Bilbo Hiria irratira jo dugu beraz, Javi Zabala eta Ane Zabalak azaldu baitugute irratiak bizi duen egoera.