Podcast: Play in new window | Download
Sorgin eta ekin hitzak nahastuz asmatu zioten izena iraultegiari.
Irauli nahi dute zientzia alorra apur bat, arnasa eman lurrari.
Patriarkala izan da nagusiki zientzia sistema, mendetan eta zientziari lotzen zaion objektibotasun horretatik urruna.
Emakume jakintsuak gehiengo izan diren zientzia alorrak baztertu (eta zigortu) izan ditu sistema hegemonikoak, balioz hustu, eta unibertsitate eta botere guneetatik kanpo utzi.
Zientzia ofizialean, ostera, emakumeek egindako lanak ere halatsu tratatu izan dituzte luzaroegi.
Elizak eta erlijioek honetan guztian ze rol? Pentsakor utzi gaitu kontuak.
Sorkin-ekoek bizitza erdigunean jartzen duen jakintza dute ikergai.
Zeintzuk diren eta zertan dabiltzan hobeto jakin nahi? Entzun!
Kantak:
Aingura hegadunak (Anari)
Mujeres (Silvio Rodríguez)
Erreferentziak:
http://www.sorkinsaberes.org/eu
Emakumeen jakintzen zientzia (gida didaktikoa)
Ciencia patriarcal (ondoren aurkitu dugun artikulu interesgarri bat)