Podcast: Play in new window | Download
Gaurko kolaborazioan Arzank gure chef handia izan da Arraioko gela arroxean. Garaiko barazkien gaineko ezaugarri eta errezeten atalean romaneskoa ekarri digu. Itxura berezia bezain ederra duen neguko barazki honekin opiltxoak egiteko errezeta paregabea ekarri digu gurera. Bestetik, elkarrizketaren tartean Inhar Agirrezabal zarauztar arkitektoa bertaratu zaigu bio eraikuntzaz jardutera. Izan ere, zer da bio eraikuntza? zer ikasi dezakegu, nola baliatu naturak eskainiko baliabideak, nola jardun gure lurrarentzat kaltegarriak ez diren baliabideekin? Hauek eta bestelako mila galdera erantzuteko eta batez ere bio eraikuntzaz pixkat gehiago sakontzeko aukera izan dugu.