Podcast: Play in new window | Download
Gaurko Lanaren Ekonomia saioan egitura atalean Lan harremanen kontseiluak 2018ko txostena aztertu dute Jon Bernat Zubiriak eta Endika Alabort Amundarainek. Eustaten hiruhileko kontuen aurrerapenaren arabera,%2,8 izango da 2018ko bigarren hiruhilekoko EAEko BPGaren urte arteko hazkundea (%3,1 aurreko hiruhilekoan). Txosteneko datuak aztertu eta ondorioak ekarri dizkigute. Bestetik koiuntura atalean mundu mailako soldatak aztertu dituzte. Saioa bukatzeko Argia astekariko Amaia Lenkunberrik Bangladeshko ehunduntzako lan gatazkan ekarri du, ehungintza sektoreko milaka langilek astebetetik gora dihardute greban Bangladeshen. 50 lantegi inguruk itxi dituzte ateak, eta poliziak istiluetan erabilitako indarkeriak hildako bat eragin du.
Testua osorik irakurtzeko klikatu hemen.