Podcast: Play in new window | Download
Duela hilabete batzuk jakin genuen 2019ko Gazte Topagunea Lemoan izango zela. 40 urte eder eta borrokalariak ospatzeko inoizko topagune bereziena eta ahaztezinena antolatu dute Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeek apirilaren 19tik 22ra. Topagunearen aurkezpen bira antolatu dute datozen egunetarako Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Lehenego geltokia ostegun honetan izango da Gasteizen, eta hau aitzaki harturik, topaguneaz hitz egiteko tartea hartu dugu Ernaiko kide den Lur Albizu Etxetxipiarekin.