Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan bi gai interesgarriren bueltan aritu gara irratsaioan. Lehenik Aralarko parke naturalera joan gara Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea eta biologoa dugula gidari, hain zuzen, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen artzainen pisten auziaren inguruan sakontzeko. Bestetik puri-purian dugun beste gai bati heldu diogu, zer jaten dute gure haurrek jantokietan, nola eraldatu catering zerbitzuekin sortu den ezin egona? nola elikatu osasuntsu? nola bertako jaki eta baliabideak ustiatuz?
Honetarako Markinako Bekobenta eskola publikoko guraso elkarteko kide den Zuriñe izan dugu gurean. Egundoko dinamika jarri dute martxan Markinan bertako produktu eta elikagai ekologikoen alde eginez.