Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioak bi adar nagusi izan ditu, batetik, garaiko produktuen eta errezeten atalean, gure Arzank chef handia izan dugu. Negu bete beteko barazki bat bertaratu digu: Azalorea. Honen historia eta propietateak xehatzeaz gain, azalorea saltsa berdean egina aurkeztu digu, primeran neguko handikeriak jaisteko!
Bestetik, Vista-Alegre auzotik, auzo konposta nola egin eta gauzatzen duten azaldu digute. 2012tik hona ari dira konpost-alegreko kideak horretan eta gaurkoan gela arrosara ekarri digute euren ahotsa.