Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Kantuaetan dantza ikuskizuna izan dugu mintzagai Iñaki Goirizelaiarekin batera. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX Mikl Markez eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak sortu ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere, Urriaren 6an oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikarekin eta hogeita bost dantzariren parte hartzearekin. Kantu horien koreografia gehienak Amilotx Dantza Taldeak sortu ditu. “Euskal dantzetan oinarrituta gure estilo propioa sortu dugu, dantza klasikoa eta garaikidearen eraginarekin. Guztira hogeita bost dantzarik parte hartuko dute. Musika taldeak aukeratzeko irizpide bera jarraitu dugu, estilo ezberdinak nahastuz”. Saioaren bigarren tartean Benetan be antzerki taldearen “Inondik Inora” antzezlana ezagutu dugu.